'Duda razonable' Vaiven Producciones
Vaiven Produccionesek Duda razonable antzezlanaren estreinaldia egingo du. Olga eta Javien etxean lasai-lasai afaltzen ari direla, etxeko garbitzailearen, Lucia, sakelako telefonoak jo du. Olgak telefonoa hartu eta gizon baten mehatxu gogorrak entzun ditu. Entzun duenaren berri eman dio Luciari, baina hark ukatu egin du inolako tratu txarrik sufritzen duenik. Lagundu egin behar zaio laguntzarik nahi ez duenari, ala hobe da ez sartzea? Horrela hasten da thrillerra eta bertan barneratuko da Olga, gezur eta erdi-egien sarean.
