'Rosas rojas', La Papa Antzerkia
Amodio istorio sutsu baten protagonistak dira Lydia eta Raul. Pixkana, ordea, manipulazio psikiko-emozionalaren zantzuak agertuko dira. Zantzu ukaezinak, tratu txarretarako bidea irekitzen dutenak. Bakardadea, zalantza, mendekotasuna, amodio sentimenduekin nahasten diren ekintzak: horiek guztiek bihurtuko dute Lydia tirano koxkor baten biktima; kontrola galtzen duenean bortizki jotzen duen tiranoa.