
Laugarren ipuin liburua da jada, ‘Txatartegirako ipuinak’. Aurreko argitalpenak baino tristeagoa eta grisagoa dela azaldu du Xabier Etxaniz Rojok (Trintxerpe, 1971). Bederatzi istorio labur bildu ditu Erein argitaletxeak editatutako argitalpen honetan. Elkarren artean inolako loturarik ez dute, baina ez dira istorio solteak, liburu berriak hiru oinarri sendo baititu. Lehenengoa, eta izenburuari erreferentzia eginez, autoek osatzen dute. Arrazoi at dela eta bestea dela, auto horiek guztiek patu bera izango dute, txatartegia. Autoak, aldiz, ez dira txatartegira bidean doazen bakarrak. Liburu honetako txartaregia zahartzaroa eta heriotzaren metafora baita. Horra, istorio hauek komunean duten bigarren zutabea, zahartzaroa. Urteak joan, urteak etorri, gizakiak ere matxuratu egin dira, autoak bezala, eta tailerretik pasa izan behar dute haiek ere. Eta hirugarren gaia, Euskal Herriko egoera politikoa, edota borroka armatua eta haren ondorioak. Gatazka politikoa ikuspuntu desberdinetatik jorratzen saiatu da.