'Vergüenza'
Santamaria dantza konpainiak Vergüenza ikuskizuna oholtzaratuko du. XXI. mendean gaude eta oraindik ere ez da egunik albisteetan ahulenek (eta horien artean emakumeek), sufritu behar dituzten zorigaitz, injustizia eta eskasien berri ez datorrenik. Lan hau Aida Badia dantzariaren soloa da eta lau egoera desesperatutara hurbiltzen du ikuslea: oihu isildua, ikara sorrarazten duen negarra, zurrumurru itoa edo isiltasun inposatu, kaltegarri eta bidegabea.