Miracruz kaleko sutea itzali dute
Miracruz kaleko 36. zenbakian dagoen eraikinak sua hartu du goizeko seietan. Suhiltzaileak goiz osoan zehar lanean egon ondoren, sua itzali dute. Kalea itxi dute, eraikina erortzeko arriskua dela-eta. Eraikina hutsik zegoen, ez zen inor bertan bizi. 34. zenbakiko bizilagunei, ordea, euren etxea uzteko agindu diete sua itzali eta beharrezkoak diren segurtasun neurriak ahalbidetu bitartean.