Jose Ramon Soroizek harekin lan egin duten guztiei eskaini die Zinemira saria
Bart jaso zuen Jose Ramon Soroizek Zinemira saria Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan, Kandido Urangaren eta Zorion Egileorren eskutik.
Zinemira saria jaso du Jose Maria Soroizek.Maddi Viana Bere ibilbidearen laburpentxo bat egin zuen Jose Ramon Soroizek bart, Zinemira saria jaso eta eskerrak ematen zituen artean. Bizitzan hiru filma handi egin dituela eta, hiruetan protagonista bera dela aipatu zuen. Kandido Urangak eta Zorion Egileorrek eman zioten saria eta, ondoren, film guztietako zuzendariei eskerrak eman zizkien aktoreak, baita harekin lan egin duten guztientzako ere badela saria ziurtatu ere.
Lehenik Balantzatxoa (1977) filman lan egin zuela esan zuen, Juan Miguel Gutierrezek zuzenduta. Soroizek lehenik antzerki bat zela azaldu zuen; bera hasi berria zela eta, Gutierrezek asko lagundu zuela aitortu zuen: berarekin ikasi zuela kamera aurrean lan egiten.
Ondoren Maite (1994) filma, Carlos Zabala eta Eneko Olasagastik zuzendutakoa, aipatu zuen. Hara joan zirela Kubara gogoratu zuen, angulak hartu eta, trukean, hango puruak ekarri nahian.
Amaitzeko, nola ez, Maspalomas (2025) filmaren inguruan hitz egin zuen Soroizek. Jose Mari Goenagari eta Aitor Arregiri ere eskerrak eman zizkien. Filma bere bizitza osoan egindako lan guztien laburpena dela aitortu zuen, eta harentzat “sari bat” izan dela proiektuan parte hartzea: “Oso harro nago pelikulan parte hartu dudalako”.

