Ardi gazta, asteburuko gutizia
Serenako gaztaren jatorrizko izendapen kontseiluak pintxo txapelketa antolatu du. Bihartik aurrera eta asteazkenera arte, Donostiako 11 tabernek osagai honekin egindako pintxo, platertxo eta miniturazko sukaldaritza txapelketan parte hartuko dute.
Antolatzaileek 80 kilo ardi-gazta banatu dizkiete Iturrioz Aldamar, Iturrioz San Martin, Urola, Urbano, Alex, Oquendo, Viento Sur, Casa Gandarias, Egosari, Bodega Donostiarra eta Haizea tabernei. 5.000 pintxo inguru saltzea aurreikusten dute.