Atleticoren aurkako porrotaren ostean, bihar ekingo dio lanari Realak
Atseden eguna izango du Realak, atzoko porrotaren ostean. Atletico Madriden aurka Anoetan jokatutako partida, gora-beheraz betea egon zen. Lehen zatian talde txuri-urdina jaun eta jabe izan zen eta 11. minuturako Joseba Llorentek sartutako golari esker, atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ziren. Bigarren zatian, ordea, Martin Lasarteren aldaketak ez ziren egokienak izan eta epaileak ere ez zuen etxekoen alde egin. Madrileko taldea hazi egin zen eta 71, 78 eta 81 minutuetan sartutako golek, Reala zulora eraman zuten. Partidaren azken hondarrean, etxeko taldeak gora egin zuen berriro eta hainbat aukera izan zituen, 85. minutuan Rivasek 2-0ekoa sartu zuen arte. Luzaketan Mikel Gonzalezek eragindako penaltia, ordea, erabakigarria izan zen eta 2-4ko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka.
Atseden hartu ostean, bihar izango dute entrenamendua txuri-urdinek, 10:00etan Zubietan.