Gabonetako partida jokatuko du Euskal Selekzioak
Jokalariek ez dute akordiorik lortu Euskadiko Futbol Federazioarekin, baina hala eta guztiz ere, Gabonetako partida jokatzea erabaki dute. Partidaren eguna euskal selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtzea nahi dute eta ‘Euskal Selekzioa’ izenarekin ariko dira.
Azkeneko bi urteetan ez da euskal selekzioaren Gabonetako lagunarteko partidarik izan, EAEko Federazioaren eta jokalarien artean ez zelako adostasunik lortu. Aurten ere ez dute akordiorik lortu, baina partida jokatzea erabaki dute.
Taldeko kide izango dira, besteak beste, Realeko jokalarietako batzuk eta hainbat taldetako jokalari donostiarrak. Federazioak egun batzuk barru jakinaraziko ditu norgehiagokaren data, lekua eta aurkaria.