Jose Tomas toreatzaileak 2007ko Urrezko Maskorra jaso du Donostian
Oraindik jasotzeko zuen sari baten bila etorri zen atzo Jose Tomas toreatzailea Donostiara: 2007ko Urrezko Maskorra. Izan ere, abuztuaren 16an Illunben jokatutako zezenketetako irabazlea izan zen, Finito de Cordoba eta El Cid-en aurretik. Alkatearen eskuetatik, ordea, atzo jaso zuen maskorra. “Artean hitz giltzarrietako bat “eman” da eta batzuetan toreatzaileek dena eman behar izaten dugu. Nire Donostiako jarduna horietako bat izan zen”, adierazi zuen Jose Tomasek saria jasotzerakoan.