Realeko emakumezkoen taldeak babesle berria du
Aurrerantzean La gula del norte izango da Realeko Superligako taldearen babesle nagusia. Denboraldi baterako kontratua sinatu dute bi aldeek eta datozen egunotan egingo dute aurkezpen ofiziala, La gula del Norteren Irurako eraikinean. Reala eta Athleticek derbia jokatuko dute igande honetan Zubietan eta hor jantziko dute lehenengoz elastiko berria txuri-urdinek.
Irudian ikus daitezke Sonia Lopez eta Ainara Herrero jokalariak elastiko berriarekin.