Azoka solidarioa egingo dute Intxaurrondon
Intxaurrondoko Sagastieder plazan azoka solidarioa egingo dute igande goizean. Ekimena Intxaurrondo Berri auzo elkarteak eta Intxaurdi kirol elkarteak antolatu dute, Udaleko Ingurugiro atalaren laguntzarekin. Azokan denetarik egongo da eskuragai, musika, arropa, jostailuak, liburuak… hori bai, birziklatu eta berrerabiltzeko helburuarekin. Guztira 15 postu inguru egongo dira eta euria egiten badu, Baratzategi eta Sagastieder pasealekuaren artean dauden etxeen atarietan jarriko dira.