Amarako etxe batean sartu diren lapurren bila dabil Ertzaintza
Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak eta beste biren bila dabil. Izan ere, Amarako pisu batean lapurretan aritu ondoren, alde egin zuten. Etxearen jabeak lapurrei atea ireki zien euren bizilagunak zirelakoan eta behin lapurrak barnean egonda, jabeak eskutatik lotu zituzten, mugi ez zitezen. Bizilagun batek emakumearen oihuak entzunda, Ertzainei abixua eman zien eta poliziak etxera iritsi zirenean, lapurrek balkoitik alde egitea lortu zuten.