Kerobia taldeak ‘Ontziak’ diskoa aurkeztuko du larunbatean, Dokan
Ekainean aurkeztu zuen Kerobiak lan berria, Ontziak. Trilogia baten azken lana da. Materia Organikoa eta gainerakoak (2008) eta Papera eta kartoia (2009) diskoen ondoren iritsi da.Larunbatean Dokan aurkeztuko ditu Iruñeako taldeak abesti berriak, 20:30ean. Sarrerak 8 eurotan daude salgai. Arima Sutan rock taldeak joko du lehendabizi.

