Teresa del Vallek jasoko du Emakunde Saria
2010eko Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko du Teresa del Vallek (Donostia, 1937). Ikertzaile eta Gizarte Antropologian katedraduna da del Valle eta epaimahaiaren ustez, erreferente bat da euskal mundu akademikoan. Bereziki, berdintasun alorrean eta emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioa landu duela azpimarratu du Emakundek. Bide batez, sariarekin, ezagutza eta irakaskuntzan lan egiten duten emakume guztiak omendu nahi dituzte. Izan ere, 2010ean 100 urte bete dira emakumeek unibertsitatean matrikulatzeko aukera izan zutenetik.
2009ko Emakunde Saria ere Donostian geratu zen, Lilatoiak jaso baitzuen.