Urrezko pua lehiaketaren finala, Gazteszena
Leize Gorria tabernak hirugarren urtez antolatu du gitarristentzako Urrezko pua lehiaketa. Finalera iritsi dira Borja Mintegiaga, Alvaro Modreyo, Iker Pando, Endika Martinez, Iker Gonzalez, Ander Doncel, Erik Rodrigues, Xabier Agirrezabala, Joseba Espejo eta Juan Carlos Sasso. Hamarren artean onena zein den erabakitzeaz gain, The Gribitch Brothers & Sisters, The Amendoins, Lolas Club eta Soundsister DJaren emanaldia ere izango da.