Kultur etxeetako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da
Donostia Kulturak otsailetik maiatza bitarteko kultur etxeetako ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Erakunde honek lauhilabeteko ikastaroen programa atondu du. Berrogei ikastaro baino gehiago izango ditu eskaintza honek eta gai ezberdinak landuko dira klaseetan (dantza, antzerkia, ikusentzunezkoak, eskulanak, sukaldaritza…).
Izena ematea urtarrilaren 28a baino lehenago egin beharko da, ikastaroa egingo den kultur etxean bertan.