Gizonezko bat atxilotu dute taberna batean lapurtzen saiatzeagatik
Ertzainek gizonezko bat atxilotu dute Intxaurrondoko taberna batean lapurtzen saiatzea eta polizia bati eraso egitea leporatuta. Jaurlaritzako Barne saileko komunikazio arduradunek azaldu dutenez, Ertzaintzaren patruila bat tabernara bertaratu zen dei bat jaso ondoren. Ingurura iristean, gizonezko bat aurkitu zuten ezkutatuta tabernatik gertu. Une honetan atxilotzen saiatu ziren eta, beti ere poliziaren arabera, gizonezkoak eraso egin zion ertzainetako bati. Dirudienez, atxilotutakoak beste taberna batzuetan lapurtzen aurrekariak ditu, azkeneko aldiz 2010eko abenduaren 17an atxilotu zuten honengatik.