Martxoa bukaeran babestutako 428 etxe zozketatuko dituzte
Etxegintzak babestutako 428 etxebizitza zozketatuko ditu martxoko azken hamabostaldian. Zozketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 15a bitartean izango dute izen emateko aukera.
Zozketatuko dituzten etxebizitzak: Illarran, 50 salmentan; Morlansen, 126 salmentan; Puio-Lanberrin, 60 alokairuan eta 38 apartamentu; Pagolan, 79 salmentan; Loiolako Erriberan, 19 salmentan eta Araoz Etxean, gazteentzako 56 apartamentu.