EHEk manifestazio deia egin du urtarrilaren 12rako
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak manifestazio nazionala deitu du urtarrilaren 12rako, euskalgintzako hainbat kideren babesarekin. Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! izango da Donostiako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa.
Leloaren izen bereko manifestua jarri du sarean EHEk herritarren atxikimenduak jasotzeko eta jada ehunka pertsona ezagun eta ezezagunen babesa jaso du.