Bera Berako lau jokalari gazte deitu dituzte Gipuzkoako selekziorako
Bera Berako eskubaloi atala pozik egoteko moduan dago. Izan ere, datorren igandean (10:15) Usurbileko udal kiroldegian Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu bat egingo dute. Zehazki, Haur Mailako bigarren urtekoek eta Kadeteetako lehenengo urtekoek osatuko dute taldea. Bera Bera ez dago kexatzeko moduan, klubeko lau jokalari deitu baitituzte entrenamendurako: Maitane Etxeberria, Anne Valle, Udane Rodriguez eta Lide Lucas.