Koldo Mitxelenan emandako prentsaurrekoaren irudia
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak La Caixa eta Banesto bankuen aurkako salaketa kanpaina aurrera eramango du hilabete honetan zehar. Banku hauen Gipuzkoako bulegoen aurrean egingo dituzten protesta ekintzetan, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistetako kideek ere parte hartuko dute. Banku hauek Gipuzkoan dituzten bulegoen aurrean elkarretaratzeak egin eta bulego arduradunei gutunak bidaltzeaz gain, herri bakoitzean ere bestelako ekintzak izango dira. Hala ere, Koordinakundeko kide Juanmi Galatasek azaldu zuenez, herri bakoitzean zer eta noiz egingo duten «erabakitzeko» dago; baina, oro har, larunbatetan gauzatuko dituzte «jendea libreago dagoelako».
Protesten bidez, La Caixa eta Banesto Hondakinen Partzuergoarekin errauskailua eraikitzeko 60 milioi euroko finantziazioa negoziatzen aritzea salatu. Izan ere, bi bankuek «ingurugiroarekiko konpromiso serioa dutela aldarrikatu arren, osasun eta ingurugiroaren kalteen aurretik lehentasuna ematen diete etekinei «negozio borobil eta seguru bat begi aurrean ikustean».
Madril eta Kataluniako bulegoetan negoziatzen ari diren kredituak geldiaraziz gero, Maria Luisa Sanchezen hitzetan,«denbora irabazi daiteke atez atekoa gauzatzen joan dadin eta errauskailua beharrezkoa ez dela erakusteko».