Ingurua itxi egin dute (argazkia: Hermanos Aguas)
Gas leherketa bat egon da Amarako Antso Jakitunaren hiribidean, gaur goizean. Suhiltzaileak, udaltzainak, ertzainak eta anbulantziak dagoeneko gertaeraren lekuan daude eta ingurua itxi egin dute. Dirudienez, leherketaren ondorioz, estolda baten estalkia airean hegan atera da.
Gertaeraren harira, Amarako bizilagunak elektrizitaterik gabe geratu dira eta Iberdrolako langileak arazoa konpontzen ari dira. Edonola ere, ez da zauriturik egon.