EITBko Alberto Surio eta Odon Elorza alkateak hitzarmena sinatu dute komunikazio taldea San Telmoren patrono bilakatzeko.
EITBeko zuzendari orokor Alberto Surio eta Odon Elorza alkatea izan dira komunikazio taldea San Telmo Museoaren patrono gisa aitortzen duen hitzarmenaren sinatze ekitaldian. EITB “patrono pr
ibatuaren izaera eta adierazitako ekarpen ekonomikoa publizitate-espazioen lagapenen bitartez gauzatuko da”. Museoak, berriz, hainbat abantail eta baimen emango dizkio taldeari eta hainbat espazioren doan erabiltzeko aukera ere.
Bi erakundeetako arduradunek museoak izango duen gaur egungo gizarteari begiratzeko gogoan bat egiten dute. Hori dela-eta, Suriok zein Elorzak oso egokitzat jo dute EITB patronatuan sartzea.