Ekaitz Saies makulurik gabe ibiltzen hasi da
Abendu hasieran istripua eduki eta peronea hautsi ostean, sei aste bete zituen Ekaitz Saiesek eskuin hankan igeltsua jarrita. Urtarrila erdialdean igeltsua kendu zioten eta orain errekuperazio garaian dago. Dagoeneko makulu gabe ibiltzen hasi da Parte Zaharreko piraguista eta uste baino hobeto dabilela adierazi dio Irutxuloko Hitzari. “Prozesua asko aurreratzen ari naiz, baina oraindik zertxobait geratzen zait %100 egoteko”.
Edonola ere, martxoan hasiko diren txapelketetarako prest egon nahi du. Nola ez, abuztuko Munduko Txapelketa da helbururik garrantzitsuena, Olinpiar Jokoetan sartzeko sailkapen probak izango baitira aldi berean.