Egiako parkean 40 zuhaitz moztu dituztela salatu dute
Makinak Egiako parkean sartu direla ohartarazi du Parkea Bizirik elkarteak eta 40 zuhaitz moztu dituztela salatu du. Horietatik 34 osasuntsu zeudela jakinarazi du, era berean.
Era honetan, ixilean animali nahiz landare mota ugari desagertzen ari direla azaldu dute. Hala nola, azken bi hamarkadetan ezagutzen ziren anfibio eta ugaztunen herena desagertu dela adierazi dute. Horren guztiaren atzean, ingurua desegiteko ematen ari diren pausoak eta Egiako parkearen bioaniztasuna ulertu gabe egiten ari diren kudeaketa daudela diote.
Kudeaketa horri helduz, Hiri Mantenu sailaren lana kritikatu du Parkea Bizirik elkarteak. Zaborrontziak hustu behar dituen langileak bere lana moto gainean egiten duela salatzearekin batera, 2007an Hiri Mantenu zinegotziak zuhaitz bat mozten zen bakoitzean arrazoien berri emango zuela agindu zuela gogoratu dute. Bada, bere hitza bete gabe jarraitzen duela salatu dute.