Suhiltzaileek Urumean aurkitutako gorpua, desagertutako ostalariarena da
Donostiako suhiltzaileek hildako gorpu bat aurkitu dute Urumea ibaian, hirugarren zubia eta autobus geltokiaren artean, gaur goizean. Ertzaintzak baieztatu duenez, otsailaren 11n desagertutako ostalari donostiarrari dagokio gorpua, Luis Gil Azkue.