ACBko Eskolarteko Serietako Iparraldeko finalak jokatuko dituzte asteburuan
GBCk antolatutako ACBko Eskolarteko Serietan parte hartu dute Donostialdeko hainbat talde gaztek eta onenek Iparraldeko Multzoko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Emakumezkoetan, Azpeitiako Iraurgi sailkatu da eta gizonezkoetan, berriz, Donostiako Usandizaga ikastetxeko taldea. Bi talde horiek Bizkaia Bilbao Basket, Caja Laboral eta CAI Zaragoza klubek antolatutako torneoetako talde onenen aurka lehiatuko dira. Partidak igandean izango dira, Gasteizko Baskonia Kirol Hirian.
Lehen finalerdiak, 10:30.
Emakumezkoak: Caja Laboral – Cai Zaragoza.
Gizonezkoak: Caja Laboral – Cai Zaragoza.
Bigarren finalerdiak, 12:00.
Emakumezkoak: Lagun Aro (Iraurgi) – B. Bilbao Basket.
Gizonezkoak: Lagun Aro (Usandizaga) – B. Bilbao Basket.
Finalak: 16:00.

