Itsas bidaldi bat zozketatuko dute Añorgan
Mediterraneotik bi pertsonentzako itsas bidaldi bat zozketatuko du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Zozketa apirilaren 9an izango da, izan ere, egun horretako ONCEko zozketako azken lau zenbakiekin bat egiten duena izango da irabazlea. Irabazleak bidaia maiatza, ekaina edota irailean egin beharko du, eta saria eskuratzeko, ezinbestekoa izango da maiatzaren 9a baino lehen erretiratzea.