La oreja de Van Gogh eta Iñaki Gabilondo Euskadiren enbaxadore bihurtu dira
Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Euskadi Turismok promozio bideoak osatu ditu, bisitariak erakartzeko. Interneten webgunea du Tv Euskadi izenarekin eta bertan zintzilikatu ditu hainbat protagonistekin osatutako bideoak. Hala, Donostiako enbaxadore bihurtu dira La Oreja de Van Gogh musika taldea eta Iñaki Gabilondo kazetaria.