Gabriel Zelaiaren omenezko jardunaldiak antolatu dituzte
Gabriel Zelaiaren jaiotzaren mendeurrena beteko da martxoaren 18an.
1984ko abenduan Xabier Lete kultura diputatua zela Zelaiak omenaldi bat jaso zuen Aldundian. Bi poetek harreman estua izan zuten erakundearekin, eta bi poeten izenak daramatzaten sariak sortu berri ditu: Xabier Lete euskarazko poesia saria eta Gabriel Zelaia gaztelaniazko poesia saria. Irabazleek 10.000 euroko saria eta lana argitaratzea lortuko dute. Bi poeten jaiotze egunarekin bat eginez, Zelaia sarian parte hartzeko epea martxoaren 18an izango da zabalik eta Lete saria, berriz, apirilaren 5ean. Irailaren 10ean amaituko da lanak aurkezteko epea.