Zirkulazio aldaketak egongo dira Lilatoia dela eta
Datorren igandean 13. Lilatoia jokatuko dute Donostiako kaleetan zehar. Hori dela eta, zirkulazioan hainbat aldaketa egongo direla jakinarazi du Udalak:
- Bulebarra trafiko guztiarentzako itxita egongo da, baita autobusentzako ere, Legazpi kaletik aurrera, 09:00etatik 12:00etara.
- Garibai kalea, Ijentea kaletik Bulebarrerako sarbidea eta Alderdi Ederreko aparkalekuko irteera, Hernani kalekoa, 10:30ak arte irekiak egongo dira.
- Bulebarrean, Legazpi eta Hernani kaleen artean dauden autobus geltokiak (28, 21, 26, 25, 5, 16 eta 31. autobus zenbakienak) zerbitzurik gabe geratuko dira lasterketak dirauen bitartean. Autobus horiek guztiak Okendo kalean geldituko dira, 31 izan ezik; azken hau, Kursaalen eta, gero, Gipuzkoa plazan geldituko da.