Gaur goizean sinatu du urtebeterako kontratua Eli Pinedok Bera Berarekin (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bera Beratik kanpo zazpi denboraldi eman ostean, berriro ere etxera itzuli da Eli Pinedo. Gaur goizean bertan sinatu Donostiako eskubaloi taldearekin urtebetarako kontratua Pinedok eta oso pozik agertu da prentsa aurrean. “Joan nintzenetik itzultzea nuen beti buruan”, adierazi du amurrioko jokalariak. Amaia Ramirez, Bera Bera Eskubaloiko arduradunaren esanetan, ezaugarri nagusi garrantzitsuenak bilzen ditu jokalariak: “esperientzia, errendimendua eta motibazioa”. Gainera, Pinedo bezalako jokalari bat taldean izatea “luxua” dela gehitu du.