Gidariek ere arretaz ibili behar dutela dio Kalapiek
Seinaleak errespetatu eta arretaz ibiltzeko bizikleta erabiltzaileentzako kanpaina abiarazi du Mugikortasun sailak. Kanpaina horretan, aldiz, kalerik kalerik dabiltzan gidariei zuzendutako aipamenik ez dela egiten salatu du Kalapie elkarteak.
Txirrindularien artean, gizalegerik erakusten ez duen gutxiengo bat badagoela onartzen duten arren, egunero ehundaka auto eta banaketa ibilgailuk bigarren ilaran aparkatzen dutela eta haientzat ez dela inolako kanpainarik egiten plazaratu dute. Abiada bizian doazen autoak hiriko istripuen bigarren arrazoi nagusia den bitartean, bizikletek oso ezbehar gutxi eragiten dituztela adierazi dute. «Udaltzaingoaren arabera, 2010. urtean zortzi zauritu» izan zirela plazaratu dute.
Oinezko eta txirrindularien artean sortzen diren elkarbizitza arazoen erantzuleetako bat udala ere izan daitekeela zehaztu dute Kalapiekoek. Izan ere, bizikleta-bideak espaloi gainean egitea tira-bira iturri direla uste dute. Egoera horren adibide garbi, Errondo pasealekuan eta Jose Maria Salaberria kalean egin dituzten ibilbideak izan daitezkeela zehaztu dute.