Taula gaineko ikuskizuna, Grosen
Gaztekutxa Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketak:
Apirilak 2-3 eta 9-10
Olatuak eta taulak izango dira Zurriolako protagonistak datozen asteburuetan. Izan ere, inguruko olatu dantzari onenak batuko dituzte Gaztekutxa Gipuzkoako surf eta bodyboard txapelketek Groseko hondartzan. Irutxuloko Hitza babesleen artean dago eta txapelketen inguruko xehetasunak azalduko ditu ondorengo lerroetan. Edonola ere, lehia gogorra egongo da eta itsas egoera aldakorrak eragin handia izango du.
Lehen hitzordua larunbatean izango da, orduan jokatuko baita surf txapelketako lehen jardunaldia. Surf Open, Senior eta Master kategorietako surflariak lehiatuko dira eta lehenengo langa igarotzea lortzen dutenak igandeko finalean izango dira. Aldi berean, igandean, emakumezkoen Open eta Longboardeko kanporaketak jokatuko dituzte. Datorren asteburuan, berriz, txikienak jarriko dira taula gainean, 18 urtetik beherako maila guztietako lehiak egongo baitira jokoan. Bodyboardak ere bere ikuskizuna izango du, apirilaren 16an eta 17an. Gainera, txapelketa horretarako izena ematea oraindik zabalik dago, apirilaren 15era arte.
Euskal Herrikoari begira
Gainera, postu onenak lortzen dituztenek Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketarako txartela lortuko dute. Zehazki, Open Mailako lehenengo sei sailkatuak eta gainontzeko kategorietako lehenengo lau sailkatuak izango dira Gipuzkoako ordezkariak. Maila txikietako Euskal Herriko Txapelketa Zarautzen izango da, abuztuaren 28an. Nagusien txanda, berriz, irailaren 10eko asteburuan izango da eta oraindik erabaki gabe dago Zarautzen edo Bidarten jokatuko duten.
- Zer. Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa.
- Non. Zurriola hondartzan.
- Noiz. Apirilak 2-3 eta 9-10, 9:00etatik 19:00etara.
- Mailak. -Larunbatean: Surf Open, Senior eta Master. -Igandean: Emakumezkoen Open, Longboard, Surf Open, Senior eta Master. -Apirilak 9-10: 18, 16, 14 eta 12 urte azpikoak.
- Izena ematea. Dagoeneko itxia dago.
- Zer. Gaztekutxa Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa.
- Non. Zurriola hondartzan.
- Noiz. Apirilaren 16an eta 17an, 9:30etik 19:00tara.
- Mailak. -Gizonezkoak: Open, Senior, Dropknee, 18 eta 16 urte azpikoak. -Emakumezkoak: Open.
- Izena ematea. Apirilaren 15a da azken eguna, 14:00etan.
- Informazio gehiagorako. gsf@euskalsurf.com.