Datorren astea arte ez dute TAOa ez ordaintzeagatik isunik jarriko
Udala pixkanaka ari da Benta Berri inguruko aparkalekua ordenatzeko sistema ezartzen. Matia ingurutik aurrera hasi ziren errepide bazterrak margotzen eta makinak jartzen. Autoa inguru horretan utzi duen zenbait gidarik, hortaz, TAO txartela ipini du jada autoaren aurrealdean. Hala ere, TAO sistema kudeatzen duen Eysa enpresak baieztatu duenez, kontrolatzaileek ez dute datorren astea –apirilaren 14 aldera izan daiteke– arte isunik jarriko.

Kontrolatzaileeen egitekoa egunotan, beraz, gidariak informatzea izango da, oraingoz txartelik jarri ez duten gidariak ez dituztelako salatuko. Datorren asterako, beraz, TAOak Antiguan, Benta Berrin eta Errotaburun hartuko duen zonalde guztiak markatuta egongo dira. Egunotan, hain justu, Errotaburuko ingurua margotzen ari direla jakinarazi dute Eysa enpresako langileek. Hilabete erdialdetik aurrera Antiguan autoa utzi nahi duenak zorroa bete diru joan beharko du, isunik jaso nahi ez badu, behintzat.
Matia ondoko kaleetan nahiz Errotaburuko dorreen ingurua autoa uzteko zonalderik garestiena izango da. Doako ordu laurdena gaindituta, 68 zentimo ordaindu behar dira beste 15 minutuz autoa uzteagatik. Merkeena, berriz, unibertsitate ingurua, Lorea eta Errotaburu aldea izango da. Bost orduko txartelak 2,06 euro balioko ditu; bederatzikoak, berriz, 3,49 euro.
TAOa Ibaetako unibertsitate eremura heldu bada ere, Zuatzu eta Igara enpresa guneetan jarri dute oraingoz muga, abian diren mugikortasun azterketek diotenaren zain.