Obusek 30. urtemuga ospatuko du Dokan
Larunbatean, apirilaren 9an, Obus taldeak kontzertua emango du Dokan, 20:00etan. Madrilgo heavy metal banda mitikoak 30. urteurrena ospatzeko birari ekin dio. Callate azken laneko kantuak aurkeztearekin batera, taldeak abesti zahar eta ezagunenak ere berreskuratuko ditu, Complaciente o cruel edota Cara de niña, besteak beste. Sarrerak 15 eurotan daude salgai