Terrazetako berogailuak kendu nahi ditu Eguzkik
Indarrean den Tabako Legearen harira, bezeroak kalean eroso egon daitezen, tabernari bakoitzak bere erabakiak hartu eta inongo irizpide bateraturik gabe atondu dituzte terrazak. Hotzik ez pasatzeko, hainbat tabernarik jarri dituzten berogailuak ez ditu Eguzki talde ekologistak gustuko, ingurumenari kalte eta arriskutsuak direlako. Kentzeko eskatu dio Udalari.
Enrique Ramos Sustapen zinegotziak azaldu duenaren arabera, datorren udazkenera begira, beste aukera batzuk ezartzeko lan egingo dute. Bestetik, Gipuzkoako Ostalari Elkarteak erretzaileentzako terrazen neurriak finkatu dituela eta mahai eta aulkien eredua adostu dutela jakinarazi du. Maiatzean jarriko dituzte.