Fortunako mahai tenis taldeko kideak (Argazkia: Fortuna)
Espainiako Bigarren Mailako Ligan, ia partida guztiak irabazi ditu Fortunako gizonezkoen mahai tenis taldeak . Hala, Lehen Mailarako igoera fasea jokatzeko aukera izango du, maiatzaren 21ean eta 22an. Katalunian jokatuko dute igoera, Gironako Toroella de Montgrin herrian.
Arduradunen arabera, urrian denboraldiari ekin ziotenetik, beti izan dute buruan maila igoera. Fortunakoek badakite ez dutela lan erraza izango, baina, euren helburua lortzen saiatuko dira. Baleares, Katalunia, Tenerife eta inguruetako talde onenak bilduko dira Gironan eta, ziur aski, Fortuna izango da Euskal Herriko talde bakarra.