Parte hartzea ardatz
Bildu hauteskundeetan izango da azkenean –hautagaiak, irudian–. Koalizioko ordezkariak kanpainan murgilduta daude bete-betean, eta atzo Ategorrietako zahar etxeeko kideekin elkartu ziren. Haien premiak jasotzearekin bat, euren partaidetza sustatuko dutela agindu dute. Alderdiaren beste ardatzetako batzuk «hondakinak kudeatzeko eredu berri bat, kudeaketa gardenaren apustua, etxebizitza eskubidearen defentsa edota euskara lan hizkuntza bilakatzea» izango dira.