San Sebastian izena edo abizena dutenen bila
Kyungwoo Chun artista korearra irailean Arteko galerian aurkeztuko duen erakusketa prestatzen ari da. San Sebastian santuaren inguruko obra erakutsiko du argazkilariak. Horretarako San Sebastian edo Sebastian izena (edo abizena) duten pertsonak behar ditu. Maiatzaren 23a eta 27a bitartean izango da hirian proiektuan lanean hasteko. Argazkilariaren obran parte hartzeko prest daudenek Groseko galeriara deitu behar dute, 943297545 telefonora.