Tiroketa eta hiru zauritu, 27 Poligonoan
Tiroketa egon da gaur goizean Martuteneko 27 poligonoan, Ertzaintza eta hainbat lapurren artean. Industrialdeko enpresa batean lapurtzen saiatu direnean gertatu da guztia eta hiru zauritu egon dira ondorioz. Ertzaintzak sei lapur atxilotu ditu, baina beste bik alde egitea lortu dute, Herrizaingo Sailaren arabera.


