Udalek finantza eskumena izatea eskatuko du Aralarrek
Ainhoa Beola Aralarreko alkategaiak jakinarazi duenez, «inoiz baino beharrezkoagoa da» finantza sistema udalen menpe egotea, diru sarrerak kontrolatzeko ahalmena izan dezaten. Era berean, IBIa igotzea proposatu du Aralarrek, lursailei ezartzen zaien zerga handitzeko eta hirigintza alorra dinamizatzeko. Tasetan ere irizpide sozial eta ekologikoak txertatzea proposatu dute.