Japoniako surf kultura, protagonista
Ekainaren 3a eta 12a bitartean Surfilm Festibalak San Telmo Museoa, Kursaaleko terrazak eta Antzoki Zaharra hartuko ditu. Japoniako tsunamiak suntsitutako kostaldean bizi diren surflariekin elkarlanean prestatutako hainbat proposamen ekarriko ditu. Musika Kurandok, Revolutionary Brothersek edo Dotorek jarriko dute, besteren artean.