Alex Prior hiru dominekin itzuli da Madriletik
Esgrimako Espainiako Kopa jokatu zuten, gurpildun aulki gainean, asteburuan, Madrilen. Fortunako Alex Prior pozik itzuli da, izan ere, hiru domina eskuratu ditu: Sable eta floretean zilarrezkoak, eta, ezpatan, brontzezkoa. Sableko finala oso parekatua izan zen eta 15-14 galdu zuen Asturiaseko Jesus Fernandezen aurka. Edonola ere, Prior sailkapen nagusiko bigarren postuan dago momentuz. Antiguako Pio Baroja kiroldegian jokatuko dute denboraldiko azken lehia, Euskadiko Txapelketarekin batera.


