Olatu Talkak zapore gozoa izango du
Maiatzaren 27a eta 29a bitartean Donostia 2016 Hautagaitzak antolatutako Olatu Talka jaialdiak egitarau zabala ekarriko du hirira. Erdialdeko Barrenetxe gozotegian iragarri dituzte jarduera garrantzitsuenak. Gozozaleek maiatzaren 28an, 16:30ean izango dute hitzordua. Comehastahartarte elkarteak hainbat eta hainbat pasteltxo banatuko ditu eta. Egitarau osoa Rompeolas.eu atarian ikus daiteke.