Club de Campok lapurtu dio titulua Realari
Hirugarren partidan jokatu zuten guztia, atzo goizean, belar hockeyko Ohorezko Ligako txapelduna nor zen erabakitzeko. Partidako irabazlea Ligako txapelduna izango zen eta Realak ez zuen zorterik izan. Luzapena jokatu behar izan zuten txuri-urdinek Club de Camporen aurka eta, 2-1ekoarekin bukatu zen. Epaileekin gora-behera ugari izan zituen Realak, etxekoen alde egin baitzuen, txuri-urdinen ustez. Kontuak kontu, Madrileko taldearentzat izan zen titulua.