Gizon bat Donostiako Ospitalean da pepino kutsatuek eragiten dituzten sintomekin
Alemaniako pepino edo luzoker kutsatuek ustez infektatutako gizonezko bat Donostiako Ospitalean dago joan den aste erditik. Medikuek ez dute baieztatu luzokerrek kutsatu duten, baina gizonak hamar egun igaro berri ditu Alemanian, eta infekzio gogor baten sintomekin ospitaleratu zuten. BERRIAk jakin duenez, beherakoarekin eta deshidratatuta eraman zuten ospitalera, eta haren egoerak okerrera egiten zuela ikusita Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten. Gizonezkoak 40 urte inguru ditu, eta Gipuzkoako kostaldeko herri batekoa da.