Bartzelona izango da Realaren lehen aurkaria
Zozketak hala erabakita, Bartzelona izango da Realeko emakume taldearen aurkaria, Kopako finalerdian. Beste partida, Atletico Madril eta Espanyolen artekoa izango da. Bi partidak Madrileko Las Rozasen jokatuko dituzte, ekainaren 17an, 18:00etan eta 20:30ean, hurrenez hurren. Norgehiagoka bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute hurrengo egunean, 11:00etan. Gainera, Teledeportek partida guztiak zuzenean emango ditu.