(Argazkia: Mikel Goñi)
Urtero bezala, ekainaren lehenengo egunarekin batera jartzen da hondartza sasoia abian. Sorosleek ez diote itsasoari begirik kentzen, eta zaborrontzi, dutxa eta bestelako zerbitzuak bere lekuan daude. Hilaren 15a arte, berriz, ez dituzte gabarroiak eta eguzkitakoak jarriko. Zakurrek ezingo dute irailaren 30 bitartean hondartzetan sartu. Kontxako aparkalekutik jasotako hondarra, “loteria” izan dela adierazi du Alberto Rodriguez hondartzetako arduradunak. 40.000 metro kubiko izan ziren bildutakoak, eta 20.000 Kontxan isuri zituzten eta beste horrenbeste Ondarretan. Kontxan hondar lehor gehiago dagoela dio Rodriguezek eta Ondarretan harri ugari estali dituela argitu du. Udako korronteekin zer gertatuko den ikusi beharko dela gaineratu du.